Laguntza erregistratzeko

Gure webean izena eman ahal izateko, ezinbestekoa da posta elektronikoaren bidezko kontu bat edukitzea, hau da, iraungi gabe dagoena; gainera, kontu horren helbidea eta sartzeko pasahitza gogoan izan behar dituzu. Posta elektronikoaren bidezko kontu bat dagoeneko baldin baduzu, jarraitu pausuz pauzu argibide hauek:

  • Izena emateko orrialdera iristeko, sakatu orrialde honen bukaerako alta eskaria esteka edo orrialde nagusiko Sartu estekan.
  • Erregistro orrialdean zaudela, eskuineko zutabean, Erabiltzaile gisa erregistratu atalean dituzu sarbide-kontua eskatzeko argibideak. Irakur itzazu arretaz eta klika ezazu Has zaitez oraintxe kontu bat sortzen botoian.
  • Bete ezazu formularioa, konproba ezazu zuzen bete duzula eta klika ezazu kontua sortu botoian.

Formularioa betetzeko aholkuak


Formularioan bi zati daude: Zure sarbide-kontuaren datuak eta harreman datuak.

  • Erabiltzailearen izena laukian idatz ezazu zure izena (gomendatzen da letra txikiekin idaztea, hutsunerik eta azentu-markarik gabe idaztea).
    • Zure izenak “ñ” letra baldin badauka (begoña, adibidez), hobe duzu ez erabiltzea (bego idatz dezakezu): horrela ebitatuko dugu izena emateko sistemak errore mezu bat jartzea. Izena dagoeneko emanda baldin badago, gehitu zure abizena (adibidez, begogonzalez).
    • Erabil itzazu karakter alfanumerikoak soilik (letrak eta zenbakiak), ez idatzi horrelakorik: _, -, =.
  • Pasahitza laukian idatz ezazu zure gakoa.
    • Pasahitzak zenbakiak eta letrak eduki behar ditu (ñ letra izan ezik).
    • Letrez osatua badago, oso komenigarria da letra txikiez idaztea.
    • Gogoan izan pasahitza idazten duzunean, pantailan ez dituzula ikusiko idazten ari zaren karaktereak: hau ikusiko duzu: ********. Zalantzarik baduzu edo nahastu egin zarela pentsatzen baduzu, edo bi letra sakatu dituzula aldi berean edo beste zalantzaren bat baldin baduzu, ezabatu pasahitza eta idatz ezazu berriro. Letrez idazten baduzu, fija zaitez teklatuaren "Bloq Mayús" botoia sakatua duzun ala ez (argi berdea dago teklatuaren goiko aldean, eskuinean): gaituta baldin badago, desgaitu. Era horretan ziur jakingo duzu letra txikiekin idatzi duzula.
    • Segurtasunagatik 8 karaktere edo gehiago eduki behar ditu (espaziorik eta  azentu-markarik gabe letretan): gainera, gutxienez, zenbaki bat eta letra txiki bat eduki behar du.
    • Pasahitza ez ahazteko, oso garrantzitsua da buruz ikasi behar ez izatea. Onena da ideien loturak erabiltzea.
    • Ideien loturak, adibideak: - carlos57 (izena eta jaiotzaren urtea) - irun171068 (jaio nintzen herria eta jaiotzaren urtea , 1968ko urriak 17 ) - clave5432 ("clave" hitza eta autoaren matrikula) - 943hondarribia (Gipuzkoako aurrezenbakia eta bizi naizen herria)
    • Beste web orri batzuetan izena eman baduzu eta pasahitza erabiltzen baduzu haietan sartzeko, hemen ere pasahitz bera erabili ahal duzu: ez da derrigorrezkoa ezta aholkatzekoa ere izena ematen duzun orri bakoitzeko pasahitza bat edukitzea. Zure posta elektronikoaren pasahitza ere erabil dezakezu.
  • Harremanetarako datuak betetzen errazak dira. Aholku bat: egiazta ezazu posta elektronikaren helbidea zuzen idatzita dagoela eta ez duzula tarterik erantsi ez hasieran ezta bukaeran ere.

GOGORATU:


Kontua sortu botoia sakatzen duzunean, posta elektroniko bat bidaliko dizu sistemak, zure erregistroa baiezta dezazun. Ireki zure posta elektronikoa, irakurri mezua eta baieztatu zure izen ematea. Izena ematean arazoren bat gertatzen bazaizu eta ezin baduzu sortu zure kontua, bidaliguzu posta bat helbide honetara: jmbelloso@bidasoa-activa.com
Orain izena eman nahi baduzu, inprima ezazu dokumentu hau zuri laguntzeko, eta klikatu alta eskatu estekan.

Azken aldaketa: asteazkena, 2011(e)ko uztaila(r)en 6(a)n, 20:58(e)tan
Nabigazioa jauzi

Nabigazioa